XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KANBO. Herriko kontseiluan

Herriko kontseilua bildu da iragan astean.

Huna hor hartu zonbait erabaki.

Bigarren budgeta bozkatu da.

3.770.998 liberetarat heltzen da dela sartze, dela gastuetan.

Barne dira bazter horietako bide antolatzeak, Thermes horietako bide eta argi berriak, Souberbielle-tarreri erosi lurrak eta abar.

Denek onartu dituzte kondu eta xede hori.

Bertzalde

405.000 libera eman dira Souberbielle-ren lurretan orai eraiki HLM hoietan parte hartzeko.

- Ekipamenduaren esku utzi da finkatzea Errobi ibaiaren ondoko lurretan nundik harat ditaizken egin etxeak.

- Errienteri emaiten zaioten indemnité de logement delakoa 100-arentzat 2,60 ez goititu da.

- Urbanizmako plana berria onartua izan da.

Kanbiamendu batzu dakarzka, Montegut, Mongaboure eta Thermes horien onetan.

- Larre trukada batez egin da ere solas, Noblia-tarrek emaiten dute herriari 2 ektara eta 30-arako lur bat Domingoinbordako eremuetan dena eta ordainez ukaiten herriaren eskutik bertze lur bat eremuz berdintsua Goietxekobordako gain hetan dena.

Mementoan hau B. Boncon-eri luatua du herriak, Cornet, Duhart eta Lacostak ez dute bozka hortan parte hartu nahi ukan.